Louise Michel-en biografia laburra

LOUISE MICHEL (1830-1905)

1830eko maiatzaren 29an Frantziako Vroncourtla Côte-njaio zen. Haren aita lurjabe aberats bat zen eta ama berriz aitaren etxeko serbitzari xumea. Amaren abizena jaso bazuen ere aitaren gurasoak arduratu ziren haren heziketaz, eta horri esker txikitatik ideia aurrerakoiak eta errepublikazaleak jaso zituen.

1850ean irakasle izateko ikasketak burutu zituen, baina Napoleon IIIari leialtasuna zin egiteari uko egin zioenez hezkuntza publikoan lan egitea galerazi zioten. Horregatik 1852-1855 bitartean eskola askeak sortu zituen hiri ezberdinetan.

1856ean Parisera lekualdatu zen eta bertan, Montmartre langile auzoan, lehen eta bigarren hezkuntzako eskola askeak/aurrerakoiak sortu zituen; 1871 arte iraungo zutenak. Han sozialista iraultzaileekin, garaiko feministekin eta langile elkarteekin harremanetan jarri zen. Luis Blanqui sozialistaren jarraitzaileen artean kokatuta, bere laguna zen Jules Valles-en “Le cri du peuple” (Herriaren garraxia) egunkarian poesia eta politikaz idazten hasi zen.

1871ean Pariseko Komuna bezela ezagutzen den esperientzia iraultzailean buru belarri murgildu zen eta oso famatua bilakatu zen herriaren artean. Ejerzito iraultzailearen oinarri izan zen Goardia Nazionaleko milizietan borrokatu zen, haurrentzako jantokiak zein eskolak eta borrokaldietarako anbulantziak antolatu zituen.

Komunak jasandako errepresio odoltsuari ihes egin zion baina ejerzitoak haren ama bahitu zuenez bere burua entregatu zuen. Epaitua eta 10 urtetako erbestera zigortua izan zen.

“Ez dut neure burua defendatu nahi. Iraultza sozialari erabat lotuta nago. Neure ekintzen erantzunkizuna onartzen dudala adierazten dut. Askatasunarengatik borrokatzen direnek berun zati baterako eskubidea soilik badute, neure zatia eskatzen dut. » Epaitegi aurreko adierazpena.

1873an beste ehundaka iraultzaileekin batera Kaledonia Berrira erbesteratu zutenean bertan frantses koloniaren aurka borrokan ari ziren kanakoei laguntza eta eskolak eman zizkien. Han ere irakasle lanetan aritu zen eta Nathalie Lemel erbesteratuaren eskutik anarkisten ideiak bereganatu zituen.

1880eko amnistiarekin Parisera itzuli zen eta irakasle moduan lan egiten zuen bitartean mugimendu anarkistan buru belarri sartu zen. Bere militantziaren harira hainbat aldiz atxilotua, espetxeratua eta erbesteratua izan zen. 1895ean Sebastian Faure-rekin batera “Le libertaire” egunkaria sortu zuen eta anarkisten ikur bezela bandera beltza erabiltzea proposatu zuen. Urte hoietan arrakasta handia izan zuten bi liburu argitaratu zituen : « Miseria » eta « Komunako memoriak ».

 

1904ean Argelian hitzaldiak ematen ibili eta gero Marsellan zegoela pulmoniaz gaixotu eta 1905eko lehen egunetan hil egin zen.

**Pariseko Komunaren historia eta bertan Louise Michel-ek izandako parte hartzea ezagutzeko oso gomendagarria da Jacques Tardi-ren “El grito del pueblo” (Norma Editorial) komikia.

Categories: Biografiak | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

%d bloggers like this: