Faxismoaren sorrera Italian (1918-1922)

KRISI TESTUINGURUA

-I.Mundu Gerra ondoren Italian krisi egoera handia zegoen eta bizi mailak okerrera jo zuen:

+Gerra finantziatzeko herrialdeak zor izugarria egin zuen

+Estatuaren zorrak diruaren baliogabetzea eta prezioen igoera ekarri zuen

+Armadaren desmobilizazioak langile gehiegi izatea eragin zuen langabezia handituz

-Ekonomia krisiak gizarte-tentsioak areagotzea eragin zuen:

+Nekazariek lur- jabe handien lurrak okupatu zituzten (erdialdean eta hegoaldean)

+Langileek fabrikak okupatu zituzten (iparralde industrializatuan)

+Porrot egin zuten altxamendu saio  iraultzaileak izan ziren

(1919-1920 urteei “Biennio rosso” edo “biurteko gorria” deitzen zaio)

+Goi eta erdi mailako klaseak iraultza komunista baten beldur ziren

-Biztanleriaren zati handi batek muturreko alderdi eta joera politikoetara hurbildu zen

+Alderdi komunistarengana eta anarkistengana

+Fasci Italiani di Combattimento Benito Mussolini-ren alderdi faxistarengana

-honek bere talde paramilitarra zuen izua eragiteko: “alkandora beltzak”

-enpresa jabe handien babesa izan zuen sindikatu ezkertiarren aurka zioalako

FAXISMOAREN GARAIPENA

-1919-1921 urtetako hauteskundetan emaitzak kaxkarrak lortuta Mussolinik boterea indarrez eskuratzea erabaki zuen, hortarako “alkandora beltzak” erabiliz:

+langile elkarteak eta ezkertiar alderdi eta pertsona guztiak gogor erasotuz

+polizia eta armada pixkanaka faxisten eraginpean jarrita

+udaletxeak indarrez okupatuz udal faxistak ezartzeko

-1922ko urrian alderdi faxistak “Erromarako martxa” burutu zuen boterea eskuratzeko

+iparraldeko eta erdialdeko herrietan haien jarraitzaileak bildu egin zituen

+Erromara oinez martxa bat burutu zuten (armadaren konplizitatearekin)

-Ondorioz Victor Emanuel III.a erregeak gobernua eratzea eskaini zion Mussoliniri

+horrela honek eta alderdi faxistak botere osoak lortu zituen

FAXISMOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

-Pentsamolde antidemokratikoa eta antikomunista (ezkerreko joera guztien aurka)

+alderdi politikoen arteko lehiak gizartea banatzen eta beraz  Estatua ahultzen du

+sindikalismoak eta ezkertiarrek gizartean borrokak eta tentsioak sortzen dituzte

-gizartea banatu egiten dute eta ekonomiaren garapena oztopatzen dute

-Estatuak eta herrialdeak gidaritza bakarra, ahalguztiduna eta indartsua behar du

(Erromatar Inperioa hartzen du eredu eta inspirazio iturri bezela)

+buruzagi ahalguztidun batekin, Duce delakoa, Mussolini bera

+norbanako eskubideak bertan behera uzten dira Estatuaren mesederako

+sistema politiko liberala deuseztu egiten da: alderdi bakarra faxista izango da

-Estatuak ekonomia arautzen eta zuzentzen du italiar kapitalista handien mesederako

+herrialdea ekonomikoki autosufizientea izatea izango du helburua

+hortarako langile mugimendua galarazi eta deuseztuko du

-Iritzi publikoa kontrolatzeko eta oposizioa galarazteko Estatuak komunikabideak eta hezkuntza zorroztasunez kontrolatuko ditu, propaganda faxistaren serbitzuan.

-Nazionalismo basatia eta espantsionista bultzatuko da: Erromatar Inperioa eredu hartuta

+Italia inperio koloniala sortzen saiatuko da:

– 1935-1936ean Etiopia eta 1939an Albania okupatuz

-Indarkeria eta militarismoa gurtzen dira, nazioaren indarraren erakusle gisa

(aurrekoarekin lotuta)

-Oposizio politiko guztia galarazi eta gogor zapaltzen da (herrialdearentzat kaltegarriak)

+alderdiak, sindikatuak eta elkarteak, zein haien komunikabideak, debekatuta

+oposizioko kide sutsuenak espetxeratu edo erbesteratu egin zituzten

Categories: Eskemak | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

%d bloggers like this: