ERRUSIAR IRAULTZA eta SESB (1917-1953)

ERRUSIA XX. MENDE HASIERAN: TSARISMOA

Errusia Antzinako Erregimenean murgilduta jarraitzen zuen:

+Errusian monarkia absolutua izaten  jarraitzen zuen, tsarrak estatuko botere gorena zuen:

-Gobernatzeko nobleziaren, eliza ortodoxoaren, armadaren eta burokraziaren laguntza

DUMA: botere mugatua zuen parlamentua; tsarrak nahi zuenean bildu edo desegiten zuen

-Ez zegoen eskubide politikorik eta  polizia politikoak monarkiaren aurkakoak jazartzen zituen

+Ekonomia batez ere nekazaritzan oinarrituta zegoen , industrializazioa hirietan hasten ari zen

-biztanleria langilea hazi egin zen baina enpresa-burgesia aldiz ez.

-industria atzerriko kapitalaren eta estatuaren ekimenaren menpe zegoen

XIX mende amaieran tsarismoaren aurkako indar eta mugimendu politikoak sortu ziren:

-burgesen alderdi liberala, “Demokrazia Konstituziogilea

-nekazari eta intelektualen alderdia: “Sozial Iraultzailea”, Kerensky buru zutenak

-langile eta intelektualen alderdi marxista: “Sozial demokrata”, bi korrontetan banatuta:

+Mentxebikeak: moderatuak, etapatako iraultzaren eta hauteskundeen aldekoak

+Boltxebikeak:erradikalak, berehalako iraultza azkar baten aldekoak, Lenin zen buru

-“Nihilistak”(batez ere ikasleak)gizartean eta politikan iraultza sakon baten aldekoak

+tsarismoaren agintarien aurkako atentatuak burutu zituzten

anarkistak, talde txikietan antolatuak eta asko erbesteratuak

1905eko IRAULTZA

Errusiak Asian hedatzeko ahalegina  egitean Japoniarekin lehia/gerra piztu zen

-1905ean japoniar tropek tsarraren armada garaitu zuten

-horrek krisi ekonomikoa eta gobernuarekiko haserrea piztu zuen Errusian

Iraultza urtarrilaren 9an San Petersburgon izandako gertaera batekin hasi (Igande Odoltsua)

-herritarrak tsarraren bizitokira, Neguko Jauregira, manifestazio bat egin zuten

-tsarrari gobernatzeko era aldatzeko eta erreforma politikoak egiteko eskatu nahi zioten

-ejerzitoak tiroz sakabanatu zituen eta hainbat hildako eta zauritu izan ziren

Protestak herrialde osora zabaldu ziren zenbait hilabetetan zehar

Nekazariak, soldaduak eta langileak sobiet-etan (herri kontseilu edo batzarrak)antolatu

Tsarrak hainbat kontsezio egin behar izan zituen “Manifestu Inperiala” izeneko agirian (urrian)

-nagusiena Duma sufragio unibertsalez aukeratzea: sarrera ematen zien oposizioekoei

1917ko OTSAILEKO IRAULTZA

Tsarrak Duma kontutan izan gabe gobernatzen jarraitu zuen

1914ean Errusia I Mundu Gerran sartu zen: ekonomia eta armada ez zeuden gerrarako prest

-erreklutamenduak, porrot militarrek eta hornidura/janari  eskasiak haserrea zabaldu zuten

-grebak, manifestazioak eta altxamenduak gertatu ziren; denak oso gogor erreprimituak

Iraultzaren hasiera otsailaren 23an San Petersburgon egindako manifestazio batekin

-oposizio guztia “bakea eta ogia” lemapean batu egin zen bertan

25ean greba orokorra hasi zen herrialde osoan baina bereziki hiriburuan

26an altxamenduak izan ziren hiriburuko kuarteletan, soldaduak matxinatu ziren

-grebalarien aurka tiro egiteari uko egin zioten eta grebarekin batu ziren

27an behin-behineko gobernu bat eratu zuten oposizioko alderdiek, Kerensky buru zela

-haren helburua politika-sistema liberal ezartzea zen,tsarra abdikatzera behartu zuten

Langileak, nekazariak eta soldaduak sobietak eta hoien kontrolpeko milizia armatuak sortu

-gehienak boltxebikeen alde jarri ziren (Ukraniakoak eta beste gutxi batzuk anarkistekin)

Guardia Gorria:boltxebikeen miliziak

Boltxebikeen eta sobiet gehienen eskakizunak:

-Errusia gerratik ateratzea, langileen baldintzak hobetzea, nekazarien artean lurrak banatzea

-gutxiengo nazionalak kontutan izatea

1917ko URRIKO IRAULTZA

Behinbehineko gobernuak ezin zuen herrialde guztian agindu ezta tentsioa gutxitu

-gainera gerran jarraitzea erabaki zuen herritarren nahia kontutan izan gabe

Sobietak indartuz joan ziren eta ekainean haien lehen kongresua ospatu zuten

Lenin, boltxebikeen burua, erbestetik itzuli zen eta programa iraultzaile bat prestatu zuen

-“Apirileko tesiak” dokumentuan jaso zuena:

+lurra nekazari pobreei banatu,langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea

+nazionalitateei autonomía politikoa eman, gerra berehala uztea

1917ko uztailean boltxebikeekantolatutako herri-matxinadak porrot egin zuen

-Lenin berriro erbesteratu behar izan zuen

1917ko irailean armadako talde eskuindarrek antolatutako estatu kolpea gaizki atera zen

-Kornilov jeneralaren agindupean antolatutako saioak porrot egin zuen

1917ko urrian(23-25) boltxebikeek beste saiakera iraultzaile bat prestatu zuten

-hiriburua kontrolatu eta behinbehineko gobernua desegin zuten

-herrialdeko eremu gehienetan ere iraultza nagusitu egin zen

-boltxebikeek Alderdi Komunista izena hartu zuten

Berehala gobernu boltxebike berriak neurri batzuk hartu zituen:

-sobietak Alderdi Komunistaren (boltxebikeen) kontrolpean jartzen saiatu ziren

-Errusia gerratik ateratzea (Brest-Litvoskeko Ituna 1918)

-gutxiengo nazionalak aintzat hartu eta nekazari pobreei lurrak banatu

GERRA ZIBILA (1918-1921)

Berehala boltxebikeek irabaziko zuten gerra zibila hasi zen, bi bandoen artean:

ZURIAK (kontrairaultzaileak):Tsarismoaren aldekoak eta sistema liberalaren aldekoak

+”Armada zuria” deitutako armada osatu zuten

+atzerriko potentzien laguntza ekonomiko eta militarra jaso zuten

(AEB, Inglaterra, Frantzia, Japonia)

BOLTXEBIKEAK (komunistak),Trotsky-k “Armada Gorria” delakoa antolatu zuen

+Ukraniako sobiet anarkistak gogor zapaldu zituzten

Gerra zibila irabazteko boltxebikeek “ Gerra komunismoa” sistema sortu zuten:

-Industria nazionalizatu eta landa kolektibizatu zuten ( alderdiaren kontrolpean)

+haien ekoizpena konfiskatu eta gerraren beharren arabera banatzeko

-Esatatu liberalaren eta sobieten eredua alboratuz “Proletargoaren diktadura

+erabaki guztiak Alderdi Komunistako goi-agintarien esku

+beste alderdi eta talde politiko guztiak debekatu zituzten

Neurri hoiek goseteak eta ezinegona eragin zuten herritarren artean

-grebak eta erreboltak piztu ziren, indarkeria handiz zapalduak izan zirenak

-entzutetsuena 1921eko Kronshtadteko marinelen matxinada

Azkenean boltxebikeak gerran garaile atera ziren

Garai horretan errusiar asko hil ziren, gerragatik, goseagatik eta hotzagatik.

SOBIETAR ERREPUBLIKA SOZIALISTEN BATASUNAren ERAKETA (1921-1929)

BOLTXEBIKEEN “EKONOMIA-POLITIKA BERRIA” (NEP)

Horrela deitu zioten 1921ean indarrean jarritako neurri ekonomikoei

– “Ekonomia-politika berria” (NEP, laburtuta errusieraz)

-haien helburua lur jota zegoen errusiar ekonomia suspertzea zuten

Neurri nagusienak:

-nekazariei askatasunez lurrak lantzen eta uzta saltzen utzi

-barne merkataritza askea baimendu

-enpresa txiki eta ertainak jabetza pribatuan izaten utzi

-Estatuak garraioak, kanpo merkataritza, bankuak eta empresa handiak kontrolatu

Politika ekonomiko honen ondorioak:

-ekonomia hazi egin zen eta industrializazioa bultzatu zen

-industria zein lur jabe eta merkatari aberatsak agertu ziren, KULAK deitutakoak

+alderdi komunistan jabetza pribatuaren inguruko eztabaida latza sortuz

SOBIETAR ERREPUBLIKA SOZIALISTEN BATASUNA (SESB)

1922an Errusian SESB deitutako estatu eredu berria sortu zuten komunistek

-errepublikenfederazio handi bat zen, haien kopurua 1929 bitartean handitu zen

1923 urtean estatu berriaren politika-sistema Konstituzio batean zehaztu zen:

-barne-politikari zegokionez errepublikek autonomía zuten eta SESB utzi zezaketen

+osasungintza, antolaketa judiziala, hezkuntza, bertako hizkuntza eta ohitura…

-Estatuaren botere antolaketa:

+Sobiet Gorena (errepubliketako ordezkariek aukeratutako batzarra)

-honek zeukan botere legegile gorena estatu osorako

-hoenk aukeratzen zuen Presidium deitutako estatuaren gobernua

Praktikan alderdi politiko bakarra zegoen: Alderdi Komunista edo SBAK

-honek kontrolatzen zituen estatuko zein errepubliketako gobernu maila -erakunde guztiak

-alderdia oso hierarkizatua zegoen eta bertan boterea oso zentralizatuta zegoen

gobernu organo nagusia Batzorde Zentrala zen eta horren burua alderdiko Idazkari Nagusia

1924ean herrialde askok SESB onartu zuten eta harekin harremana normalizatu zuten

SESB  eta INTERNAZIONALISMOA

Internazionalismoa: Langileen bizi eta lan baldintzak hobetzeko eta gizartea aldatzeko herrialde ezberdinetako langile taldeen arteko elkartasuna eta batasuna aldarrikatzen duen joera. 1864ko Langileen Nazioarteko Elkartean (LNE) oinarrituta.

Leninen ustez beharrezkoa zen iraultza komunista beste herrialdetara hedatzea.

1919an Moskun III. Internazionala sortu zuten (Komitern edo Internazional Komunista deitua)

-helburua munduko herrialdeetan SBAKen ereduko alderdi komunistak sortzea zuen

-alderdi komunista gehienak alderdi sozialistetan emandako zatiketetatik sortu ziren

Stalinekin III. Internazionala SESBren interesen serbitzurako erakunde bat izatera pasa zen

DIKTADURA ESTALINISTA (1929-1953)

1921tik Lenin oso gaixo zegoen eta alderdia/estatua buruzagi talde txiki baten esku gelditu zen

-Stalin, Trotsky, Kamenev, Zinoviev, e.a.

-hauen artean liskarrak etengabeak ziren ikuspuntu desberdinak zituztelako

1922an, Lenin gaixo zegoenean, Stalin izendatu zuten alderdiko Idazkari Nagusia

-hortaz baliatuz pixkanaka Stalin nagusitzen hasi zen alderdiaren barruan

Lenin 1924ean hil zenean borroka hauek areagotu egin ziren

1929rako Stalinek botere guztiak bere esku zituen eta diktadura pertsonala ezarri

Stalinek bere boterea bermatzeko 3 baliabide erabili zituen:

-Propagandaren bitartez bere pertsona gurtzea ongile eta buruzagi goren bezela

+eta haren etsaien/kritikoen inguruko gezurrak zabalduz eta historia faltsutuz

-Alderdi Komunistaren boterea sendotuz: bizitza politikoan parte hartzeko eta edozein motatako erakundetan karguak izateko SBAK-eko kide izan beharra zegoen.

-Errepresioa eta izua oposizioa galerazteko. NKVD-KGB polizia politikoak zuzentzen zuen biztanleen zati handi baten laguntzarekin. Milaka pertsona erahil edota konzentrazio esparruetara (GULAG izenekoak) bidali zituzten.

1933-1939 bitartean Stalinek alderdi barruko oposizioa desegin zuen purga edo garbiketa-prozesu gogorrekin: salaketa faltsuekin edota traizioagatik epaitu eta kondenatzen zituzten. Ospetsuenak alderdiko buruzagien aurkako “Moskuko epaiketak” izan ziren Zinoviev, Kamenev eta Trotsky erditik kentzeko erabilitakoak.

Era berean Stalinek kultura eta artea erabat kontrolatu eta zentsuratu zituen:

-1932tik abangoardiako artistak burges eta kontrairaultzailetzat jo zituzten

-arte-joera ofizial bat bultzatu zuten, erabat propagandista zena: errealismo sozialista

Categories: Eskemak | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

%d bloggers like this: