Edoardo Massariren biografia

Edoardo Massari “Baleno” (Tximista) (1963-1998)

Edoardo, 1963ko apirilaren 4ean, langile familia baten barnean jaio zen Italia iparraldeko Piemonte eskualdeko Ivrea herrian, Alpeen magalean. Nerabezarotik Torino eskualdeko mugimendu anarkista insurrekzionalistan eta okupazioaren mugimenduan sartuta egon zen.

1991ean etxe okupatu baten desalojoa salatzeko udaletxe baten okupazioan (argazkian) parte hartzeagatik 7 hilabetetako espetxe zigorra jaso zuen (zigor txikia izanik ez zuen espetxean sartu behar izan).

1993ko uztailean berriz, bizikleta bat konpontzen ari zen bitartean, soldadurarako gas bonbona lehertu egin zitzaion eta zauri arinak eragin zizkion. Osasun zentrura zauriak sendatzera joan zenean poliziak Edoardo bertan atxilotu zuen zauriak lehergailu bat prestatzen ari zenean egin zituela leporatuta. Muntai honen ondorioz anarkista gazteak 2 urte eta 8 hilabetetako zigorra jaso zuen eta 1996ko abendura arte preso egon behar izan zuen. Preso zegoela hainbat protesta burutu zituen; haren zigorraren bidegabekeria salatzeko, espetxean jasandako tratu txarrak salatzeko zein beste presoei laguntzeko.

Espetxetik ateratakoan berriro murgildu zen garai hartan errepresio gogorra jasaten ari ziren mugimendu anarkista insurekzionalistan eta okupan, eta baita Lyon (Frantzia) eta Torino (Italia) artean eraiki nahi zuten abiadura handiko trenaren aurkako borrokan.

1997an Torinoko Collegno eritetxe zaharra okupatu zutenean bertara hurbildu zen eta han Silvano Pellisero eta Maria Soledad Rosas “Sole”rekin topo egin zuen. Azken honekin maitasun harreman bero bat hasi zuen.

1998ko martxoaren 5ean Edoardo, Sivano eta Sole, legedi antiterroristapean atxilotuak izan ziren. Poliziak, 1996tik AHTaren lanen aurka lehergailuak jarri zituen “Lupi grigi” (otso grisak) ustezko taldea osatzea leporatu zien.

Urte bereko martxoaren 28an Edoardo urkatuta agertu zen Torinoko Valleteko espetxeko bere ziegako barroteetaik zintzilik. Hilketa susmo eta samindura izugarriaren artean hainbat protesta ekimen egin ziren Europa osoan zehar eta manifestazio erraldoi bat burutu zen Torinoko kaleetan.

1998ko uztailaren 11an Solek bere buruaz beste egin zuen. Silvanok berriz urte mordoa eman zituen preso haren aurkako inolako froga sinesgarririk ez bazen ere.

Edoardo kateatuta

Categories: Anarkismoa, Biografiak | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Create a free website or blog at WordPress.com.

%d bloggers like this: