CGT-LKNren historia laburra

CGT (Confederación General del Trabajo) edo LKN (Lanaren Konfederakunde Nagusia)

1868an Guiuseppe Fanelli anarkistak, Mijail Bakunin-en eskariz, espainiar estatura bidaiatu zuen bertako langile elkarteei Langileen Nazioarteko Elkarteari atxikitako sekzio bat antolatzen laguntzera eta bidebatez ideia anarkistak zabaltzera.

Fanellli eta beste anarkistak Madrilen

 

1870ean espainiar estatuko langile elkarteek, bat eginda, LNEri atxikitako FRE- Espainiar Eskualdeko Federakundea– sortu zuten. Nazioarteko elkartean anarkisten eta marxisten arteko zatiketa gertatu zenean, estatuan gehiengoa osatzen zuten elkarte anarkistek 1871an FTRE- Espainiar Eskualdeko Langileen Federakundea– sindikatu anarkista osatu zuten. Elkartea berehala legez kanpo jarri zuten eta garaiko anarkista guztiak bezela gogor jazarria izan zen.

1910ean Catalunyako langile elkarte anarkisten bultzadari esker berriro sortu zen estatu mailako elkarte anarkisten federakundean oinarritutako sindikatu anarkista berri bat: CNT –Lanaren Konfederakunde Nazionala-. Urte gutxitan estatuko eta Europa mailako sindikatu nagusienetako bat bihurtu zen eta 1936eko estatu kolpearen aurkako borrokan, Guda Zibilean zein diktadura frankistaren aurkako borrokan berebiziko garrantzia izan zuen.

1979an CNTren barruan zatiketa bat gertatu zen sektore berritzaile eta historikoa delakoen artean. Sektore historikoak izena bereganatzeko ahaleginetan epaitegietara jo zuen eta ondorioz 1989ko apirilean alderdi berritzaileak izen berri bat hartu zuen: CGT – Lanaren Konfederakunde Nagusia-. Egun CGT estatu mailako 3. indar sindikala da eta harro aitortzen jarraitzen du bere jatorrian dagoen ondare historikoa.

Categories: Anarkismoa, Anarkosindikalismoa | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Create a free website or blog at WordPress.com.

%d bloggers like this: