B. TRAVEN edo RET MARUT idazle eta ekintzailearen biografia

B. TRAVEN edo RET MARUT

(Alemania  1882/02/25- Mexiko 1969/03/26)

Berak idatzitako abenturazko eleberriek Amerikan zein Europa osoan arrakasta handia izan zuten XX mendean (haren lanak 44 hizkuntzatara itzuliak izan dira). Haren lanik famatuena “El tesoro de la Sierra Madre”da, hartan oinarrituta  John Houston-ek zuzendu eta Humprey Bogarth-ek antzestu zuten filmari esker. Baina idazle bezela ezezik iraultzaile anarkista bezela ere ezaguna da XX mendeko bigarren hamarkadan Alemanian izandako saio iraultzaileetan parte hartzeagatik.

Haren benetako izena zein zen ez dago batere garbi bizitzan zehar hainbat goitizen erabili zituelako: Bern/Bruno/Bernhard Traven, Ret Marut, Otto Max Feige, Hal Crooves, e.a. Ekintzaile anarkista sutsua izan zen Alemaniako garaietan Ret Marut izena  erabili zuen eta geroago, elaberriak sinatzeko orduan berriz B. Traven.

Max Stirner-en anarkismo indibidualistan eta honen “El Único y su propiedad” lan nagusienean oinarrituta eta beranduago Mexikar iraultzatik jasotako eraginekin bere idatzietan argi nabarmentzen den pentsakera iraultzaile propio bat garatu zuen.

1912an alemaniar poliziak Ret Marut izenpean egin zion fitxan nazionalitate ingelesa zuela eta ogibidez antzezlea zela dio. 1917an Munich-en bertako idazle bohemio eta anarkistekin nahastu zen, hala nola Erich Müsham, Gustav Landauer eta Ernst Toller-ekin; 1919ko udaberrian “Municheko Langile eta Soldaduen Batzarren Errepublika” sortu zuen iraultzaren bultzatzaile izan zen taldea osatuz.

1917 eta 1921 bitartean “Der ziegelbrenner” (Adreilugilea. Gaur egungo Estatu nazkagarrien kritika) aldizkari anarkista argitaratu eta zabaldu zuen (1919tik era klandestinoan).

1919ko ekainean, Munich-eko saio iraultzailearen porrotaren ondoren heriotz zigorrera kondenatu zutenez ezkutuan Berlinera alde egin zuen. 1922 Amsterdam eta Bruselara ospa egin zuen eta aldi batez Londresen ere bizi izan zen, 1924ean Mexikora betirako alde egin zuen arte. Ret Marut izena atzean utzita aurrerantzean Mexikoko hiriburuaren eta Chiapaseko ohianen artean bizi izan zen.

Mexikon bertako artista eta idazle nagusiekin harremana izan zuen: Tina Modotti, Frida Kahlo, Diego Rivera, David Alfaro Siqueiros, e.a.  1957an haren laguntzaile eta itzultzailea zen Rosa Elena Lujanekin ezkondu zen eta hildakoan bere errautsak hainbeste maite zuen Chiapaseko Jatate ibaian bota zituzten.

Haren elaberri nagusiak Acantilado argitaletzeak gaztelaniaz berriro kaleratu egin ditu:

-“El tesoro de la Sierra Madre” eta “El barco de la muerte”

Categories: Anarkismoa, Biografiak | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

%d bloggers like this: