Anarkosindikalismoaren eta sindikatu anarkisten oinarriak

ANARKOSINDIKALISMOA

Anarkismoaren printzipio filosofiko eta etikoetan oinarrituta, XIX mendeko azken hamarkadetan eta XX mende hasieran, garatutako praktika eta antolaketa sindikala.

Haren printzipio nagusiak:

-AUTOGESTIOA eta EKINTZA ZUZENA: langileek berek zuzenean, asanbladen bitartez, zuzendu eta garatu behar dituzte haien askapenerako eta interesen defentsarako borrokak. Zentzu honetan ere sindikatuari dagozkion kontuak sindikatuko kideek eztabaidatu eta erabakiko dituzte asanblada irekietan.

-AUTONOMIA: langile elkarte eta sindikatuak bestelako elkarte, erakunde, alderdi politiko edo taldetik autonomoak izan behar dute eta ez dute haien antolaketan zein funtzionamenduan inoren esku sartzerik onartuko.

-FEDERALISMOA: langile elkarteak haien artean batu egiten dira askatasunean eta berdintasunean oinarritutako borondatezko akordio askeen bitartez, federakundeak osatuz, baina beti ere haien autonomia mantenduz.

-ELKARTASUNA: langileen eta haien elkarteen arteko elkartasuna, elkarlaguntza eta elkarlana ezinbestekoak dira langileen borrokak aurrera ateratzeko.

 

SINDIKATU ANARKISTEN ANTOLAKETA

-BERTAKO FEDERAZIOAK: hiri edo herri bateko sindikatu guztiak batzen dituen elkartea. Hauek aldiz eskualde edo herrialde mailako federazioetan batzen dira.

-LANBIDE ANITZEN SINDIKATUA:sektore edo jarduera batzuetan sektoreko sindikaturik sortzeko langile nahikorik edota gogorik ez badago, sektoreko sindikaturik ez duten langileak, nahiz eta lanbide ezberdinak izan, osatzen dituzten elkarteak.

-SEKTOREKO SINDIKATUA EDO SAILA: jarduera edo sektore berean lan egiten duten langileak batzen dituen elkartea, adibidez: hezkuntza, metala, garraioak, etab.

-SEKZIO EDO SAIL SINDIKALA: lantoki berdinean lan egiten duten langileek osatutako elkartea.

Categories: Anarkosindikalismoa, Langile mugimendua | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com.

%d bloggers like this: