LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

1.LEHEN MUNDU GERRAREN JATORRIA

 

 

BAKE ARMATUA (1890-1914)

 

-Bismarck kantzilerrak Alemaniaren interesak babesteko alianza-sistema bat antolatu:

+Alemania, Austria, Errusia eta Italiaren artean (azken hau beranduago batu zen);

+Aliantza honek 2 helburu zituen:

-Frantzia isolatzea: 1870eko guda galdu ostean Frantzia mendeku gose zen

-Balkanetan oreka mantentzea, bertan Errusia eta Austriak aurkako interesak

-Baina 1890ean Gilen I enperadorea hil eta Gilen IIa Alemaniako tronura igo zen

+honek politika erasotzaileagoa eta hedapen inperiala lortu nahi zuen       +Bismarck kargutik kendu zuen

-Orduan hasi zen aldiari “Bake armatua” deitzen zaio; 2 ezaugarri nagusi izan zituen:

+Europako potentziak aurkako 2 bloke militarretan lerrokatu ziren:

-Aliantza hirukoitza: Alemania, Austria eta Italia (haien aliatuekin)

-Entente hirukoitza: Frantzia, Errusia eta Britainia Handia

+Potentziak haien armadak indartzeari ekin zioten (armamentu-norgehiagoka)

-Potentzien artean hainbat istilu gertatu ziren XX mende hasieran:

+Kolonien mugak eta kontrola zirela eta: lehengaiak eta merkatuak eskuratzeko

+1905 -1911an “Marokoko bi krisiak” gertatu ziren Alemania eta Frantzia artean

-Frantziak Marokon protektoratua sortu zuenean (Britainiak lagunduta)

+”Ekialdeko Auzia”:

Otomandar inperioaren gainbehera baliatuz Balkanak kontrolatzeko lehia

-Austriak bertako lurrak bereganatzeko saiakerak egin zituen

-Errusiak hango eslaviar estatuei lagundu zien –Serbia eta Bulgaria-

-1908-1913 bitartean hainbat borroka izan ziren Balkanetan

GUDAREN HASIERA: 1914ko UDAKO KRISIA

-1914ko ekainaren 28an Austriako oinordekoa Frantzisko Fernando artxidukea Bosniara bisita egin zuen austriarren nagusitasuna adierazteko ; Sarajevon zegoela serbiar borrero batek artxidukea tiroz hil egin zuen.

-Austriak Serbiari ultimátum (mehatxu) bat egin zion:

+austriar poliziari ikerketa burutzea baimendu ezean gerra deklaratuko ziola

-Serbiak –Errusiaren babesa zuenez- uko egin zion ultimatumari

+ orduan Austriak gerra deklaratu zion

-Aliantza sistemaren ondorioz  Errusia, Britainia Handia eta Frantzia Serbiaren alde egin zuten eta Alemaniak berriz Austriaren alde, denak gerran sartuz.

-Italiak ez zituen Austria eta Alemania lagundu, Aliantza Hirukoitza apurtuz.

2.LEHEN MUNDU GERRAREN GARAPENA

 

 

MUGIMENDUEN GERRA (1914ko abuztua-iraila)

 

-Alemaniaren gerrarako plana “Schlieffen plana”

+1 fasean Belgika zeharkatuz Frantzia ezustean erasotzea eta garaitzea zen

(Mendebaldeko frontea)

+2 fasean Errusiaren contra borrokatzeko (Ekialdeko frontea)

-Baina frantziarrek alemaniarrak geldiarazi zituzten Marneko guduan (Paristik gertu)

-Frantziarren eskaerari jarraituz Errusiak Alemania ekialdetik erasotu zuen

+Alemaniarrek errusiarrak garaitu egin zituzten Tannenbergeko guduan

-Alemaniarentzat fronteak bikoiztea frantziarrei eusteko aukera eman zien

+ bertan lubakiz osatutako fronte luze bat osatu zen 1914ko irailean

POSIZIOEN edo LUBAKIEN GERRA (1914-1917)

 

-Garaiko defensa-taktikek (lubakiak, metrailadoreak, artileria) eragin zuten

+fronteak egonkortzea eta sendotzea : “posizio gerra”

-Fronteak hausteko 2 ahalegin haundi egon ziren 1916ean:

+Alemaniarren aldetik Verdungo guduan (otsaila)

+Britainiarren aldetik Sommeko guduan (uztaila)

-Bi saiakera hoiek ehunka mila hildako eragin zituzten eta porrot egin zuten

-Fronte nagusiak egonkorrak zirela ikusita aliatuek fronte berriak ireki zituzten:

+Ekialdeko Mediterraneoan Bosforo itsatartea konkistatzen saiatu ziren

-Alemanen aliatua zen Turkia Europatik isolatzeko

-Baina Gallipoliko guduan turkiarrek irabazi zieten

+Britainiarrek alemaniarrei Afrikako koloniak kendu zizkieten

+Arabiar nazionalisten laguntzaz turkiarrei jabetzak kendu zizkieten

-Irak, Palestina, Siria eta Arabia (britainiar protektoratu bihurtuz)

-Arabiako Lawrence britainiar agentearen abileziari esker

-Gerra itsasoetara ere zabaldu egin zen:

+Britainiar ontzidiak Alemania itsasoz blokeatu zuen

+Alemaniarrek urpekontziekin aliatuen ontziei erasotzen zieten Atlantikoan

1917ko KRISIA

 

1917an egoera militarra zeharo aldatu egin zen bi gertaeren eraginez:

-Errusian izandako iraultza: tsarra tronutik kendu eta gobernu komunista

+herrialdean gerra zibil odoltsua izan zen

+gobernuak Alemaniarekin Brest-Litvoskeko Ituna sinatu zuen(1918)

-Errusiak gerra utzi eta Alemaniari lurrak eman zizkion

-Estatu Batuak gerran sartu ziren aliatuekin bat eginez

+alemaniar urpekontziek haien ontzi batzuk urperatu ondoren

+hasieran AEBak neutral mantendu ziren

1918ko ERASOALDIA ETA GERRAREN AMAIERA

 

-1918ko udaberrian Alemaniak porrot egingo zuen erasoaldi handi bat burutu zuen

-Aliatuek kontraeraso indartsu bat egin zuten etsaien barne arazoak baliatuz:

+Alemanian langileen saiakera iraultzaile indartsuak gertatu ziren

+Austriar inperioan mugimendu independentistak piztu ziren

-Alemania eta haren aliatuek ezin izan zioten egoerari eta erasoari aurre egin:

+lehenengo Turkia errendatu zen, gero Austria eta azkenik Alemania

-Gerra 1918ko azaroan amaitu zen eta Alemanian Gilen II.k abdikatu egin zuen

3.LEHEN MUNDU GERRAREN ONDORIOAK

 

 

PARISKO BAKEA eta VERSALLESKO ITUNA (1919-1920)

 

- “Parisko bakea” esaten zaio garaitutako herrialdeek sinatutako bake akordioei

+akordio guztiak Pariseko egoitza ezberdinetan sinatu zituztelako

+irabazleek akordio bana sinatu zuten garaitutako herrialde bakoitzarekin

-adibidez Alemaniarekin Versallesko ituna sinatu zuten

+itun guzti hauen oinarrian AEBtako Wilson lehendakariaren ideiak zeuden

-“14 auziak” izenburuko idatzian kaleratu zituen bakerako 14 puntuak

-“Parisko bakea”k 3 helburu nagusi zituen:

 - Alemaniaren berrindartzea (bereziki arlo militarrean) eragoztea

- Irabazle atera ziren arteko potentzien artean oreka/bakea mantentzea

+kolonietan eta Balkanetan

- Errusia bakartzea, bertan erregimen komunista nagusitu zelako

+iraultza beste herrietara zabaldu ez zedin

-“Versallesko ituna” Alemania eta potentzia irabazleen arteko ituna

+ez zen akordio bat izan, alemaniarrek onartu beharreko inposaketa bat baizik

-Frantzia eta Belgikak bultzatutakoa, AEBen desadostasunarekin

+Alemania eta haren aliatuak gerraren erantzuletzat jotzen zituen

+Alemaniarrak aliatuei gerra-ordain handiak ordaintzera kondenatzen zituen

+Alemaniari beste betebehar batzuk ezarri zizkion:

-baliabide militarrak murriztea

-Frantziako muga ingurua desmilitarizatzea

-Frantzia eta Poloniari lurralde batzuk ematea

+Itun honek Alemanian mendeku-gosea eta haserrea eragin zuen

LURRALDE ALDAKETAK

 

-Alemania, Austria-Hungaria eta Turkiako inperioak, galtzaileak, desagertu ziren

+lurralde asko galdu zituzten bake akordioen ondorioz

-ALEMANIA

+Kolonia guztiak galdu zituen: Frantziak eta Britainia Handiak bereganatu zituzten

+Europan ere lurrak galdu zituen:

-Frantziari Alsazia eta Lorena itzuli behar izan zizkion

-Poloniari Mendebaldeko Prusia eman zion

-AUSTRIA-HUNGARIAko inperioak lurrak galdu eta hainbat estatutan zatitu zen:

+Austria, Hungaria, Txekoslobakia

-OTOMANDAR INPERIOA Turkiako errepublika bihurtu eta koloniak galdu zituen:

+Frantziari Siria, Britainiari Irak eta Palestina, Grezia eta Italiari hainbat uharte

-Errusia bakartzeko haren inguruko estatuak indartu zituzten: Polonia eta Errumania

-Balkanetako egoera orekatzeko estatu berri bat sortu zuten bertan: Jugoslavia

+Serbia, Kroazia, Eslovenia, Bosnia, Montenegro eta Mazedonia batuta

“NAZIOEN ELKARTEA” (1920)

 

-1920an sortu zuten munduko herrialde nagusiak bilduko zituen erakunde hau

-AEBtako Wilson lehendakariak egindako proposamen bati jarraiki

-Genevan (Suiza) zeukan egoitza

-Helburua: potentzien arteko gatazkak era baketsuan konpontzea

About these ads
Categories: Eskemak | Iruzkin bat utzi

Post-etan nabigatu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Blog at WordPress.com. Txantiloia: Adventure Journal, Contexture International-(e)k egina.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: